XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lotura deseraikigarriak, lotura osatzen duten elementuak behar direnean eta hondatu gabe, aska daitezkeenak dira.
Lotura deseraikigarriak, era berean, honako hauek izan daitezke
Lotura zurrunak
Giltzadurazko loturak
Lotura elastikoak
Loturiko piezen artean inongo desplazamendu-mota erlatiborik gertatzea ezinezkoa duen loturari, lotura zurrun deritzogu.
Adibidez, torlojo, ziri, eta abarren bidez lorturiko loturari.
Loturiko piezen artean desplazamendu erlatiboak, desplazamendu libreak edo gidatuak, irristakorrak edo biragarriak burutu daitezkeeneko loturei, giltzadurazko lotura deritzegu.
Adibidez, Cardan giltzadurari, ardatz teleskopikoei, eta abarri.
Lotura-elementua elastikoa duenari lotura elastiko deritzogu, eta horregatik indar elastikoak gainditu ondoren loturiko piezen arteko desplazamendu erlatiboak onartzen ditu.
Adibidez, malgukien bidez lorturiko loturak.
Soldadura eta itsaspena dagozkien unitateetan sakonki aztertuko direnez, oraingo honetan errematxea bakarrik aztertuko dugu.